Etengailuak

interruptores

Sentsazioak gogoratzen ditut soilik. Nire burua nire nahien gainetik dabil beti eta  trebeagoa  da ezkutaketara jolasten. Maitatu egin ditudan pertsoneei buruz pentsatzen dudanean ez naiz beraien arpegiak ikusteko gai. Beraien begiradak ikus ditzazket baina begien koloreak ez ditut antzematen. Saiatu egiten nahiz, gogor askotan. Begiak itxi-itxi egiten ditut eta indar psikologiko antzekoren bat erabiltzen dut, baina, tira, ez. Orain dela hiru ordu eskas agurtu zaitut eta  badakit jada  ez naizela  zure arpegiaren xehetasunik deskribatzeko gai inoiz izango.

Sentsazioekin bestelakoa gertatzen zait, seguraski buruan gordetzen ez diren oroimenak direlako. Sakonean, nonbait gure gorputzetan bizi  diren oinatzak  akaso.  Hala ere, batzuetan, etengailu automatikoak topatzen ditut bidean. Beste norbaitek duela soinean, hainbat aldiz kendu nizun alkandora antzekoren bat ikusten dudanean edota zuk esandako hitz multzoren bat beste bateren ahotik entzuterakoan. Halakoetan, gau hoiek garden gogorarazten ditut. Garden eta gordin. Paretaren kontra ni bultzatzeko egin behar izaten zenuen indarra nire sorbaldetan, zure eskuak nire izterartean hartzen zuen tenperatura zehatza edota zure arnasestuak nire lepoan gora belarrietara egiten zuen bide ohia.  Eskerrak saiatu barik oroimen jario hori baretuz doan.

Beti, baita, begiak itxi-itxi egiten ditut etengailu hoietakoren bat aurkitzen dudanean; gehienetan berriro ere ezkutaketara galdu egin dudala jakiteko, ez dut zure aurpegia ikusten. Sentsazioak gogoratzen ditut soilik.

Honesty – Fink

Euskeraz baita; Damua

Anuncios

Un comentario en “Etengailuak

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s